Azaroaren 25ean, asteartean, kontzentrazioa egingo da Joxe Arregi plazan, iluntzeko 19:30ean.
Emakumeen aurkako indarkeria gehiago ez lelopean, emakumeentzako berdintasuna aldarrikatuko dute, eta, bide batez, mota guztietako indarkeriak salatu, bai agerikoak, bai agerikoak ez direnak ere.
Izan ere, emakumeenganako indarkeria ez dira kolpe eta tratu txar fisikoak soilik, hitz eta jarrera bortitz asko jasan behar izaten dituzte emakumeek, eta horietaz ere jabetzea da aurtengo deialdiaren helburua. Horietaz jabetzea, eta denek elkar hartuta aurre egitea.