Ikastaroak

MATRIKULAZIOA:

1.- Izen-ematea: irailaren 10etik 23ra.

1.1. Izen-ematea:

- Telematikoki, www.zizurkil.eus orriko Udala online eremuan.

- Presentzialki, Zizurkilgo udal-bulegoetan (Ernio Bidea 9-A, behea) egingo da.

1.2. Ikastaroetan parte hartzeko plaza kopurua mugatua da, eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da. Zizurkilen erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.

MATRIKULAREN ORDAINKETA:

Ikastaroan izena ematen duen pertsonaren izenean ERREZIBO bat sortuko da, eta ordainketa egin beharko da.

Bi ikastarotan edo gehiagotan izena ematen duen pertsonak ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du: irailean ikastaro bat eta urtarrilean gainerakoak.

 

TALDEAK OSATZEKO IRIZPIDEAK:

-          Talde bakoitza sortzeko GUTXIENEKO ikasle kopuru bat beharrezkoa izango da.

-         Ikastaro bakoitzean izena ematen duten pertsonen % 50ek ZIZURKILDARRA izan beharko du, bestela ikastaroa bertan behera utziko du Udalak.

-         Izena emateko EPE BAKARRA irekiko da (irailean). 

 

 

1.ATXULONDO KULTUR ETXEKO IKASTAROAK


HAURRENTZAT:

  • MARRAZKETA ETA ARTEA: ostiraletan 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: 50€.

HELDUENTZAT:

  • PATCHWORK-JOSKINTZA SORTZAILEA: asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: zizurkildarrek 150€/ez erroldatuek 190€.
  • YOGA: astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara Prezioa: zizurkildarrek 200€/ez erroldatuek 250€.
  • HASIERAKO PILATES: astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: zizurkildarrek 185€/ez erroldatuek 235€.
  • PILATES AURRERATUA: astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara. Prezioa: zizurkildarrek 185€/ez erroldatuek 235€.
  • TONIFIKAZIOA: astelehen eta asteazkenetan, 18:15etik 19:15era. Prezioa: zizurkildarrek 185€/ez erroldatuek 235€
  • SABEL DANTZA, astelehenetan 19:15etik 20:45era. Prezioa: zizurkildarrek 170€/ez zizurkildarrek 210€.
  • MEMORIA TAILERRA, astelehen eta ostegunetan 9:30etik 11:30era. DOAN.

 

JUBILATUENTZAT: izen-emateak eta prezioak ELIZPE JUBILATU ELKARTEAN:

  • GIMNASIA: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara.
  • YOGA: astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era.

 

2.IRIARTE KULTUR ETXEKO IKASTAROAK


  • HELDUENTZAT GIMNASIA: astelehen eta asteazkenetan, 11:50ean. Prezioak: jubilatu zizurkildarrek 130 euro/ jubilatuak ez diren zizurkildarrek 160€ / jubilatu ez erroldatuek 170€ eta ez jubilatuek 200€.
  • MEMORIA TAILERRA: astearteetan, 18:30etik 20:00etara. DOAN.

 

3.- BUKALAI DANTZA TALDEA

 

 

  • Euskal dantza ikastaroak HAUR ETA GAZTEENTZAT Atxulondon.

 

  • MUXIKO TAILERRA, dantza jauziak eta beste erritmo batzuekin dantzan, oinarri-oinarrizko urratsetatik abiatuta. Ostegunetan, 18:30etik 19:30era. Prezioa: 140€.

 

  • HELDUENTZAT EUSKAL DANTZETAN MURGILTZEKO IKASTAROA, ostegunetan 19:30etik 20:30era. Prezioa: 140€

 

 

4.LOATZO MUSIKA ESKOLA

 

Informazio gehiago 943 69 26 19 telefono zenbakian.

 

EUSKARA

IKASTAROAK

  • EUSKALDUNTZEA: Zizurkil eta Villabonako Udalek herrian bertan euskara ikasteko aukera eskaintzen dizuete, beti ere, taldeak osatzen badira, eta, gainera, diruz lagunduta:
    • Maila guztietako ikastaroak.
    • Etorri berrientzako AISA ikastaroak.
    • Oinarrizko mailako ikastaroak.
    • 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak.
    • Autoikaskuntza-ikastaroak.
  • MINTZALAGUNA. Zatoz euskaraz hitz egitera, tarte atsegin bat igaroz!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.