Gipuzkoa Ezagutzen 2007

Guraso agurgarriak:

Eskutitz honen bitartez zuen seme-alabak Ostargi Gizarte Elkarteak Donostia, Zumaia, Zarautz, Villabona eta Zizurkilgo kale-heziketa programekin batera urtero antolatzen duen proiektura gonbidatzea da gure nahia.

Proiektu hau, izenak dioen bezala, gure lurraldeko leku ezberdinak ezagutzeko sortua izan da, eta era berean, txango eta jolas artean gazteak elkar ezagutzeko aukera ederra eskaintzen du.

Irteerak uztaileko lehenengo astean izango dira. Hona hemen egunez egun egingo ditugun ekintzak:

Uztailak 2, astelehena: Leitzaranera joango gara. Bertan Leitzarango basoa eta erreka ikusiko dugu eta errekan bainatzeko aukera izango dugu.
Eraman beharrekoak: Bainu-jantzia, toaila, txankleta edo zapatila zaharrak, eguzkitako krema eta egun guztirako janaria.

Uztailak 3, asteartea: Zarautzetik Getarira txangoa egingo dugu mendian zehar. Behin Getarin, hondartzara joango gara.
Eraman beharrekoak: Bainu-jantzia, toaila, eguzkitako krema eta egun guztirako janaria.

Uztailak 4, asteazkena: Donostiako Santa Klara irlara txalupan joango gara. Behin irlan jolastu eta bainua hartzeko aukera izango dugu.
Eraman beharrekoak: Bainu-jantzia, toaila, eguzkitako krema eta egun guztirako janaria.

Uztailak 5, osteguna: Zumaiako “Flix” ezagunak ikustera joango gara. Ondoren Zumaiako hondartzara joango gara. (baliteke piraguetan ibiltzeko aukera ere egotea).
Eraman beharrekoak: Bainu-jantzia, toaila, eguzkitako krema eta egun guztirako janaria.

Uztailak 6, ostirala: Hernaniko igerilekura joango gara eguna pasatzera.
Eraman beharrekoak: Bainu-jantzia, toaila, eguzkitako krema eta egun guztirako janaria.

Gazte bakoitza nahi duen egun guztietara egor daiteke. Beharrezkoa da:
- Baimena orria beteta ekartzea
- 10€
- Geldituta gauden orduan tren geltokian egotea derrigorrezkoa da.

Besterik gabe, agur bero bat:
Vanessa, Miriam eta Natxo (Zizurkil eta Villabonako kale hezitzaileak)
Informaziorako telefonoak: Villabona 665720525 Natxo eta Vanessa/Zizurkil:664368301 Miriam eta Natxo


GIPUZKOA EZAGUTZEN 2007- EGUTEGIA eta ORDUTEGIA

-Uztailak 2: VILLABONAN. Tren geltokian 10:15ean. Iritsi gutxi gorabehera 18:30ean
-Uztailak 3: ZARAUTZERA. Tren geltokian 9:30ean. Iritsi gutxi gorabehera 19:30ean.
-Uztailak 4: DONOSTIARA. Tren geltokian 10:15ean. Iritsi gutxi gorabehera 19:30ean
-Uztailak 5: ZUMAIARA: Tren geltokian 9:30ean. Iritsi gutx igorabehera 19:30ean.
-Uztaila 6: ZIZURKILERA. Tren geltokian 10:15ean. Iritsi gutxi gorabehera 18:30ean.

APUNTATU BA DATAK SUKALDEKO KALENDARIOAN!!!

PUNTUALAK IZAN ETA EZ AHAZTU GURASOEN BAIMENA ETA 10€-AK!!!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.