Euskararen aldeko lasterketa ez lehiakorra

Euskararen aldeko gizarte KONTSEILUA-ren ekimenez, eta Zizurkilgo eta Villabonako Udalarekin elkarlanean, ekimen berria egingo da herrian Irailaren 22an. Euskal Herriko beste hainbat herritan egun horretan egingo den moduan, euskararen aldeko lasterketa ez lehiakorra egingo da Villabona eta Zizurkil artean. Irabazle nagusia euskara bera izatea nahi da. Horrela parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da, lehenengoentzat sari eman ordez.

Irteera arratsaldeko 17:00etan izango da Villabonako plazan. Lehenik haurren lasterketa izango da eta ondoren helduena. 5 kilometroko luzera izango du helduen lasterketak, eta Zizurkil eta Villabona arteko bi zubiak igarotzen dituen zirkuituan egin beharko dute lasterka. Izen ematea 2 euro izango da haurrentzat eta 5 euro helduentzat.

Lasterka eginez euskara babesteko aukera beraz, Irailaren 22an.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.