Zaborren inguruan burutu diren zenbait ekintza

Zizurkilgo Udalak eta herriko hiru ikastetxeek San Millan Eskola, Pedro Mari Otaño Eskola eta Jesusen Bihotza Ikastola 2006/2007 ikasturtean martxan jarri dute Eskola Agenda 21 programa. Hitzarmena sinatu ondoren zenbait konpromiso hartu zituzten. Hiru ikastetxeko haurrek ikasturte honetan zaborren gaia landu dute, zenbait lan egin dituzte bai ikastetxean bai herrian zehar.
Zizurkilgo haurrek, hondakinekin dagoen arazoa ezagutu dute eta arazo hau ekiditeko edo gutxitzeko zein aukerak dauzkagun ikasi dituzte:

- Kontsumoa gutxitu
- Berrerabili
- Gauzak Konpondu
- Birziklatu: Edukiontzi ezberdinak ezagutu eta bakoitzera bota behar duguna ikasi dute.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.