Agenda 21

Zer da?

Gure gizartean sartuta dagoen ohitura da zerbaiti ekin aurretik planifikatzearena. Udalek ere, herriaren oraina eta geroari buruzko zeresan eta zeregin handia duten neurrian, planifikatu beharra daukate herriaren beharrei konponbidea bilatzeko. Halaber, herritarren egunerokotasunarekin eta bizi kalitatearekin zerikusia duten hainbat eta hainbat arloren gainean erabakiak hartu behar izaten dituzte, erabaki zailak kasu askotan, guztien gogoak beti asetzen ez dituztenak.

Bada, “Tokiko Agenda 21”ek erreminta lagungarri bat izan nahi du udalak etorkizunari begirako herri plan bat egitura dezan. Plan honek udalerritarrei bizi kalitate ahalik eta handiena eskaintzeko helburua izango du baina ez edozeren lepotik, ez horixe. Aitzitik, gure planeta hondamendira eraman gabe bizitzen, herri txukun, oparo eta juxtu bat eraikitzen lagundu beharko digu. Plan hori itxuratu eta aurrera ateratzeko herritarren iritziak jaso eta kontutan izatea da erreminta honen ezaugarri nagusienetariko bat. Era berean, ekintza plan horren urtero egin beharreko berrikuspen eta berritze lanetan herritarren partehartzeak berebiziko garrantzia izango du, herriaren etorkizuna guztien arteko ahalik eta adostasun handienean eraiki ahal izateko.

Agenda 21 de Tolosaldea

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.