Renfeko tren zerbitzua eten egingo da larunbata eta igandean Tolosa eta Andoain artean. Trenbidean hobekuntzak egin behar dituzte eta horrek eragingo ditu trafiko etenak. Irtenbide gisa, Renfek autobus zerbitzua ezarriko du geltoki hauen arteko joan-etorriak bermatzeko.