Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo Udalek deituta, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa egin zen abenduaren 31n. Villabonako Errebote plazatik abiatu, eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan eman zitzaion amaiera.
Ehunka herritarrek hartu zuen parte urteroko hitzorduari erantzunez.