Herriko enpresa eta komertzioentzat interesgarri izan daitezkeen hainbat ikastaroren berri eman dute Tolosaldea Garatzen agentziatik. Gai ezberdinak jorratuko dituzte, goiz, eguerdi eta arratsaldez eskainiko diren saioetan.
Goizeko saioetan web guneen errestagarritasuna, businees inteligence, produktibitatea, zibersegurtasuna eta marketing digitala bezalako gaiak landuko dira. Saio hauek online izango dira. Enpresa munduari begirako formazioak dira, nahiz eta zabalik dauden parte hartu nahi duten guztientzat.
Eguerdiko saioetan internet komertzio txikiaren eskura, izango da landuko dena. Modu presentzialean eskainiko da Villabonako KZ gunean. Merkataritzari begirako formazioak dira, nahiz eta zabalik dauden parte hartu nahi duten guztientzat.
Eta arratsaldeetan, erreserba eta aforoen kudeaketa, sare sozialak eta blogger-en kudeaketa, marketing digitala COVID garaian, eta QR kodeen erabilera bezalako gaiak landuko dira. Hauek talde txikietan modu presentzialean eskainiko dira Lehiberri zentroan. Turismo eta ostalaritzari begirako formazioak dira, nahiz eta zabalik dauden parte hartu nahi duten guztientzat.
Goizez
- Urriak 19, astelehena
Zure webgunea errentagarria izatea nahi duzu?
Informazioa eta izen-ematea HEMEN
- Urriak 20, asteartea
Businnes Intelligence: Datuen kudeaketa enpresan
Informazioa eta izen-ematea HEMEN
- Urriak 21, asteazkena
Produktibitatea hobetu Covid 19aren garaian
Informazioa eta izen-ematea HEMEN
- Urriak 22, osteguna
Zibersegurtasuna enpresan: Praktika egokiak eraso arriskua gutxitzeko
Informazioa eta izen-ematea HEMEN
- Urriak 23, ostirala
Marketing digitala eta aginte panelak
Informazioa eta izen-ematea HEMEN
Eguerdiz
(14:00-16:00) Villabonako KZgunea
- Urriak 19, 20, 21 eta 22
Internet nire komertzio txikiaren eskura
Izen-ematea eta informazioa HEMEN
Arratsaldez
(17:00-19:00) Lehiberri Zentroa
- Urriak 19, astelehena
Erreserba eta aforoen kudeaketa turismo sektorean
Izen-ematea eta informazioa HEMEN
- Urriak 20, asteartea
Sare sozialen erabilera eta blogger nahiz preskriptoreekin hartu-emana.
Izen-ematea eta informazioa HEMEN
- Urriak 21, asteazkena
Marketing Digitala Covid 19 garaian
Izen-ematea eta informazioa HEMEN
- Urriak 22, osteguna
QR kodeak nire negozioan
Izen-ematea eta informazioa HEMEN
Informazio gehiago:
943 654 501 (Ext. 2) - Lehiberri
|
|
|
|