"Oporretan Euskaraz 2007"rako begiraleak aukeratzeko deialdia

Zizurkilgo Udalak deialdia zabaltzen du antolatu duen "OPORRETAN EUSKARAZ 2007" Udaleku Irekietarako begiraleak aukeratzeko.

Beren betekizuna ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean burutu beharko dute.

Deialdi honetan hautatuak izaten diren lagunen zerrenda 2008 urteko udara bitartean antzeko lanetarako sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko du Udalak.

Deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak ondorengoak dira:

• Zizurkilen erroldatua egotea.
• 18 urteak beteak izatea edo 2007. urtean betetzea.
• Euskara ondo menderatzea.
• Azterketa teoriko-praktikoa egitea.

Horrez gain, baloratuko da:

• Denbora Libreko begirale eta zuzendari tituloa.
• Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografiko,...
• Esperientzia antzeko lanetan.
• Langabetu edo ikaslea izatea.

Sei begirale kontratatuko dira eta duten lan esperientziaren arabera hiru taldetan banatuko dira:

• Lan esperientziarik ez duen begirale BAT kontratatuko da.
• Zizurkilgo “Oporretan Euskaraz”en 1 edo 2 urteko esperientzia dutenen artean BI begirale kontratatuko dira.
• Zizurkilgo “Oporretan Euskaraz”en 3 edo urte gehiagoko esperientzia dutenen artean HIRU begirale kontratatuko dira.

Izenak emateko epea maiatzaren 28an bukatuko da.

Azterketa ekainaren 1ean, arratsaldeko 18:30ean, Atxulondo Kultur Etxean izango da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko Aurrera Plazako Udal Bulegoetara jo edo 943-692495 telefonora deitu (goizez).

Zizurkilen, 2007ko maiatzaren 2an.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.