Comisión de Educación, Cultura y Euskera

EMAITZAK:
POSTUA-ABIZENAK-IZENA-AZTERKETA GUZTIRA
1 MAIALEN Azkue Otegi  8,5 - 14,6
2 MARIA Altuna Lizarraga  8,85 - 10,25
3 MAITE Lizarraga Gomez  8,25 - 9,75
4 GARIKOITZ Iturbe Guelbenzu  7,8 - 9,25
5 MAIDER Zunzunegi Goenaga  7,3 - 9,1
6 AIZPEA Zabala Dorronsoro  7 - 8,95
7 MIREN Barriola Perlines  7,3 - 8,8
8 ESTITXU Elola Torrecilla  6,15 - 7,65
9 OIZEDER Mayo Sanchez  6,3 - 7,4
10 MAIDER Baz Legarra  5,9 - 7,25
11 IRIA Morato Alvarez  6 - 7
12 UXUE Zuriarrain Otaegi  5,7 - 6,7
13 AINHOA Perez Sanchez  3,1 - 4,1
14 EKHIÑE Otaño Otaegi  E.A. - 2,35

2007ko udaran lan egingo duten begiraleak hauek dira:

- Maialen Azkue Otegi.
- Maite Lizarraga Gomez.
- Garikoitz Iturbe Gelbenzu.
- Maider Zunzunegi Goenaga.
- Aizpea Zabala Dorronsoro.
- Miren Barriola Perlines.
- Estitxu Elola Torrecilla

Kontuan hartu behar da Maria Altuna Lizarragak eta Maider Baz Legarrak ezezkoa eman dutela. Zerrenda honek 2008ko hautaketak egin bitartean izango du balioa eta, udalak beharrak dituen neurrian erabiliko du.

OHARRAK

• Aurten OPORRETAN EUSKARAZ Zizurkilgo Pedro Mari Otañon eta Zizurkil Goian (Intxaur Frontoia-Iriarte Kultur Etxea) izango da. Ordutegia: 9’30etik 13’30era. PUNTUALITATEA eskatzen da, lista goizeko 9:30ean pasako da eta. Autobusa ere puntual aterako da. Begiraleek telefono mugikor bat izango dute, eta bertan mezua utzi ahal izango duzue:  660 214741 da zenbakia.
• Gurasoren batek ordua baino lehen haurra berarekin eramaten badu, ezinbestekoa da begiraleari abisatzea.
• Haurren batek eguerdi batean beste etxe batera joan behar badu bazkaltzera, NOTATXO baten bidez jakinarazi beharko zaio begiraleari.
• Egunero hamaiketakoa bidali izena jarrita mesedez (garrantzitsua).
• Dirurik, jostailurik, gozokirik,… ez eraman.
• Udaleku osoan zehar arropa erosoa eta ez berria jantzi (jolasean ibiliko direnez, zikindu eta hautsi egin daitezke).
• Udalekua hasi eta bukatu ondorengo lekuan egingo da, eta bertara eraman eta bertatik jasoko dira haurrak: Pedro Mari Otaño eskolan.
• Haurrak  udalekura egunen batean ez badatoz, edo beranduago sartu edo lehenago atera behar badute, begiraleari jakinarazi.
• Haurrek izan dezaketen edozein gaixotasun, alergia edo arazoren berri eman begiraleari. Ohitura bereziak ezagutzea ere komenigarria da (irteeratarako batez ere).
• Ez dugu ahaztu behar Udaleku Ireki hauen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea dela, horrenbestez, gurasoei ere eskatzen dizuegu lan horretan zuen laguntza ematea. Pedro Mari Otaño eskolako ateak pasatzen diren momentutik euskara da erabiliko den hizkuntza bakarra. Ea denon ahaleginak emaitza onak ematen dituen!

IGERILEKURA JOATEKO EGUNAK: Astean egun bat izango da.
• Astelehenetan: txikiak eta ertainak
• Ostiraletan: handiak (uztailaren 6an eta 20ean ez)
Eraman beharreko gauzak: txankletak, gorroa, toaila, bainujantzia eta hamaiketakoa. Pitxirik eta batere ez.

SAN FERMIN EGUNA (Uztailak 6):
Haurrek txuriz jantzita etorri behar dute: ez ekarri painelu ezta gerrikorik ere. Egun horretan ez dute hamaiketakorik eraman beharko.

EGUN OSOKO IRTEERA:
Uztailaren 17an Gamarrara. Hamaiketakoa, bazkaria eta merienda (kanpoaldean pakete bakoitza zer den zehaztea eskertuko da), kantinplora eta igerilekura eramaten dituzten gauza berak eraman beharko dituzte. Irteera ordua egunerokoa izango da, eta itzulera arratsaldeko 6etan, leku berean.
Izena emateko epea: ekainak 29 (Estitxu Begiraleari esan).

EGUN ERDIKO IRTEERA:
Uztailaren 5ean Azpeitiko Urola Trena ikustera eta bertan ibiltzera.  Hamaiketakoa eta kantinplora eraman behar dira. Irteera egunerokoa izango da eta itzulera 14:00etan.

LARRAULERA IRTEERA:
Izena emateko epea ekainak 29a arte izango da. (Estitxu Begiraleari esan).
Eraman beharrekoak:
- lo egiteko zakua.
- Pijama
- Egun baterako arropa
- Xira
- Igerilekura eramaten dituzten gauzak
- Lehenengo eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta merienda (kanpoaldean bakoitza zer den zehaztuz)

Irteera: uztailak 11, goizeko 10,30ean Joxe Arregi plazan. Txikiak arratsaldeko 18:30ean bueltatuko dira.
Uztailaren 12an txikiak 10:30ean Joxe Arregi plazan eta itzulera uztailaren 12an arratsaldeko 17:00etan  Joxe Arregi plazan.


Udalekuaren inguruan eragozpenik balitz, Aurrera Plazako Udal Bulegoetara joan zuzenean edo 943-692495 telefono zenbakira deitu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.