2007

EMAITZAK:
POSTUA-ABIZENAK-IZENA-AZTERKETA GUZTIRA
1 MAIALEN Azkue Otegi  8,5 - 14,6
2 MARIA Altuna Lizarraga  8,85 - 10,25
3 MAITE Lizarraga Gomez  8,25 - 9,75
4 GARIKOITZ Iturbe Guelbenzu  7,8 - 9,25
5 MAIDER Zunzunegi Goenaga  7,3 - 9,1
6 AIZPEA Zabala Dorronsoro  7 - 8,95
7 MIREN Barriola Perlines  7,3 - 8,8
8 ESTITXU Elola Torrecilla  6,15 - 7,65
9 OIZEDER Mayo Sanchez  6,3 - 7,4
10 MAIDER Baz Legarra  5,9 - 7,25
11 IRIA Morato Alvarez  6 - 7
12 UXUE Zuriarrain Otaegi  5,7 - 6,7
13 AINHOA Perez Sanchez  3,1 - 4,1
14 EKHIÑE Otaño Otaegi  E.A. - 2,35

2007ko udaran lan egingo duten begiraleak hauek dira:

- Maialen Azkue Otegi.
- Maite Lizarraga Gomez.
- Garikoitz Iturbe Gelbenzu.
- Maider Zunzunegi Goenaga.
- Aizpea Zabala Dorronsoro.
- Miren Barriola Perlines.
- Estitxu Elola Torrecilla

Kontuan hartu behar da Maria Altuna Lizarragak eta Maider Baz Legarrak ezezkoa eman dutela. Zerrenda honek 2008ko hautaketak egin bitartean izango du balioa eta, udalak beharrak dituen neurrian erabiliko du.

OHARRAK

• Aurten OPORRETAN EUSKARAZ Zizurkilgo Pedro Mari Otañon eta Zizurkil Goian (Intxaur Frontoia-Iriarte Kultur Etxea) izango da. Ordutegia: 9’30etik 13’30era. PUNTUALITATEA eskatzen da, lista goizeko 9:30ean pasako da eta. Autobusa ere puntual aterako da. Begiraleek telefono mugikor bat izango dute, eta bertan mezua utzi ahal izango duzue:  660 214741 da zenbakia.
• Gurasoren batek ordua baino lehen haurra berarekin eramaten badu, ezinbestekoa da begiraleari abisatzea.
• Haurren batek eguerdi batean beste etxe batera joan behar badu bazkaltzera, NOTATXO baten bidez jakinarazi beharko zaio begiraleari.
• Egunero hamaiketakoa bidali izena jarrita mesedez (garrantzitsua).
• Dirurik, jostailurik, gozokirik,… ez eraman.
• Udaleku osoan zehar arropa erosoa eta ez berria jantzi (jolasean ibiliko direnez, zikindu eta hautsi egin daitezke).
• Udalekua hasi eta bukatu ondorengo lekuan egingo da, eta bertara eraman eta bertatik jasoko dira haurrak: Pedro Mari Otaño eskolan.
• Haurrak  udalekura egunen batean ez badatoz, edo beranduago sartu edo lehenago atera behar badute, begiraleari jakinarazi.
• Haurrek izan dezaketen edozein gaixotasun, alergia edo arazoren berri eman begiraleari. Ohitura bereziak ezagutzea ere komenigarria da (irteeratarako batez ere).
• Ez dugu ahaztu behar Udaleku Ireki hauen helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea dela, horrenbestez, gurasoei ere eskatzen dizuegu lan horretan zuen laguntza ematea. Pedro Mari Otaño eskolako ateak pasatzen diren momentutik euskara da erabiliko den hizkuntza bakarra. Ea denon ahaleginak emaitza onak ematen dituen!

IGERILEKURA JOATEKO EGUNAK: Astean egun bat izango da.
• Astelehenetan: txikiak eta ertainak
• Ostiraletan: handiak (uztailaren 6an eta 20ean ez)
Eraman beharreko gauzak: txankletak, gorroa, toaila, bainujantzia eta hamaiketakoa. Pitxirik eta batere ez.

SAN FERMIN EGUNA (Uztailak 6):
Haurrek txuriz jantzita etorri behar dute: ez ekarri painelu ezta gerrikorik ere. Egun horretan ez dute hamaiketakorik eraman beharko.

EGUN OSOKO IRTEERA:
Uztailaren 17an Gamarrara. Hamaiketakoa, bazkaria eta merienda (kanpoaldean pakete bakoitza zer den zehaztea eskertuko da), kantinplora eta igerilekura eramaten dituzten gauza berak eraman beharko dituzte. Irteera ordua egunerokoa izango da, eta itzulera arratsaldeko 6etan, leku berean.
Izena emateko epea: ekainak 29 (Estitxu Begiraleari esan).

EGUN ERDIKO IRTEERA:
Uztailaren 5ean Azpeitiko Urola Trena ikustera eta bertan ibiltzera.  Hamaiketakoa eta kantinplora eraman behar dira. Irteera egunerokoa izango da eta itzulera 14:00etan.

LARRAULERA IRTEERA:
Izena emateko epea ekainak 29a arte izango da. (Estitxu Begiraleari esan).
Eraman beharrekoak:
- lo egiteko zakua.
- Pijama
- Egun baterako arropa
- Xira
- Igerilekura eramaten dituzten gauzak
- Lehenengo eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta merienda (kanpoaldean bakoitza zer den zehaztuz)

Irteera: uztailak 11, goizeko 10,30ean Joxe Arregi plazan. Txikiak arratsaldeko 18:30ean bueltatuko dira.
Uztailaren 12an txikiak 10:30ean Joxe Arregi plazan eta itzulera uztailaren 12an arratsaldeko 17:00etan  Joxe Arregi plazan.


Udalekuaren inguruan eragozpenik balitz, Aurrera Plazako Udal Bulegoetara joan zuzenean edo 943-692495 telefono zenbakira deitu.

Guraso agurgarriok:

Gutun honen bitartez, “Oporretan Euskaraz 2007”ko begiraleok adierazi  nahi  dizuegu, datorren ostegunean gurasoen bilera burutuko dela, aurtengo udalekuei buruzko argibide guztiak emateko.
NOIZ:  Ekainaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 18,30ean.
NON: Zizurkilgo Joxe Arregi plazako Atxulondo Kultur Etxean.

Bilera honetara haurrik ez ekartzea eskertuko genuke.

Besterik gabe, bileran elkar ikusiko dugulakoan
Begirale Taldeak

OHARRA:
• Igerilekuetarako irteerak Villabonara izango dira. Eskertuko genuke bertako txartelaren fotokopia oraindik aurkeztu gabe duzuenok kopia bat ekartzea bilera egunerako.

EGUNAK: ekainaren 25etik uztailaren 20ra

HELBURUA:  haurren artean euskararen erabilera sustatu jolas, irteera eta abarren bitartez

ADINA: 1995-2003 urteen artean jaiotako haurrak

ORDUTEGIA: 9:30etik 13:30era

KUOTA: 60€. Bigarren senidetik aurrera 35€
Ordainketa Udaletxeko Aurrerako Bulegoetan edo honako bi kontu hauetako batean dirua sartuta egin daiteke:

• KUTXA: 2101 0072 72 0000089169
• EUSKADIKO KUTXA:3035 0046 79 0460900061

IZEN-EMATEA: Dirusarrera nolanahi egin dela ere ( internet bidez egindakoetan ere bai), beharrezkoa izango da izena ematea Udaletxeko Aurrerako Bulegoetan eta ordainagiria ekartzea.
Azken eguna: ekainaren 8a

INFORMAZIOA: Aurrerako Udal Bulegoetan edo honako telefono honetan: 943 69 24 95

GEHIENEZ 70 HAUR ONARTUKO DIRA ETA ZIZURKILGOEK LEHENTASUNA IZANGO DUTE


Zizurkilgo Udalak deialdia zabaltzen du antolatu duen "OPORRETAN EUSKARAZ 2007" Udaleku Irekietarako begiraleak aukeratzeko.

Beren betekizuna ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean burutu beharko dute.

Deialdi honetan hautatuak izaten diren lagunen zerrenda 2008 urteko udara bitartean antzeko lanetarako sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko du Udalak.

Deialdian parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintzak ondorengoak dira:

• Zizurkilen erroldatua egotea.
• 18 urteak beteak izatea edo 2007. urtean betetzea.
• Euskara ondo menderatzea.
• Azterketa teoriko-praktikoa egitea.

Horrez gain, baloratuko da:

• Denbora Libreko begirale eta zuzendari tituloa.
• Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografiko,...
• Esperientzia antzeko lanetan.
• Langabetu edo ikaslea izatea.

Sei begirale kontratatuko dira eta duten lan esperientziaren arabera hiru taldetan banatuko dira:

• Lan esperientziarik ez duen begirale BAT kontratatuko da.
• Zizurkilgo “Oporretan Euskaraz”en 1 edo 2 urteko esperientzia dutenen artean BI begirale kontratatuko dira.
• Zizurkilgo “Oporretan Euskaraz”en 3 edo urte gehiagoko esperientzia dutenen artean HIRU begirale kontratatuko dira.

Izenak emateko epea maiatzaren 28an bukatuko da.

Azterketa ekainaren 1ean, arratsaldeko 18:30ean, Atxulondo Kultur Etxean izango da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko Aurrera Plazako Udal Bulegoetara jo edo 943-692495 telefonora deitu (goizez).

Zizurkilen, 2007ko maiatzaren 2an.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.