Nesken jubenil mailako Gipuzkoako finala jokatuko da ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Zizurkilgo Intxaur frontoian. Izan ere, finaleko bikoteetako bat Zizurkilgoa da, eta, hori dela eta, Gipuzkoako Pilota Federazioak aukera eman du partida Zizurkilen antolatzeko.
Ostiralean bertan, baina 20:15ean, Herri Arteko Txapelketari dagozkion final-laurdenetako partidak jokatuko dira, azkoitiarren kontra.