2017an egin dira neurketak, Galtzaundi euskara elkartearen eta Soziolinguistika Klusterraren laguntzaz. Oraingo honetan, gainera, lehenengo aldiz neurtu dira modu bereizian Herriguneko zein Elbarrenako, Goiko zein Beheko datuak, eta oso datu esanguratsuak jaso dira.
Jasotako datuak aurkezteko eta herritarren iritziak jasotzeko, bi aurkezpen antolatu dira. Alde batetik, martxoaren 14an, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoa egingo da lehenengo aurkezpena, eta, beste alde batetik, martxoaren 15ean, 19:00etan, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean.