Hemen duzue, egunez egun, Zizurkilgo jaietako egitarau osoa. Gozamenerako aukera ugari ekarriko dizkigu aurtengoak ere!
IRAILAK 2, LARUNBATA
V. MELOKOTOI ERRUGBI TOPAKETA
11:00 Errugbi partidak Danenako zelaian
La Única R.T. (Iruñea), Hernani Club Rugby, Miarritze (BOPB) eta
A.V.K. Bera Bera (Donostia)
- Hirugarren denbora
14:00 Bazkari herrikoia Joxe Arregi plazan
21:00 Bertso-afaria Oihana Iguaran eta Andoni Egañarekin Urkamendi elkartean. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta
*Sarrera erosi behar da
IRAILAK 4, ASTELEHENA
18:30 Haurren krosa
19:00 Zizurkilgo XIV. Kros Mistoa Danena Atletismo Taldearen eskutik
Ondoren Barrikotea
IRAILAK 6, ASTEAZKENA
18:00 Marrazki lehiaketako erakusketa
18:30 Marrazki lehiaketako sari banaketa
20:00 Txupinazoa Aitziber Ibarbiari eskainia
Ondoren Buruhandiak JunDaJo txarangarekin
21:00 Herri afaria Atxulondo jatetxearen eskutik
Ondoren JunDaJo txaranga
02:00 Karaokea
IRAILAK 7, OSTEGUNA
11:00 Haurrentzako jolasak Irrika taldearen eskutik
13:30 Jubilatuen jolasak Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik
14:30 Jubilatu bazkaria Ondoren Jubilatuen dantzaldia
17:30 Herri kirol erakustaldi eta ikastaroa Araxes taldearen eskutik Aurrera plazan
Ondoren Buruhandiak
19:30 VII. Patata tortila lehiaketa
20:45 Tortila patata lehiaketako sari banaketa
Lehiaketan egindako tortilak jateko mahaiak eta aulkiak egongo dira plazan
22:30 Bertso-saioa elizan: Aner Peritz, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Unai Mendizabal.
Gai-jartzailea: Amaia Agirre
IRAILAK 8, OSTIRALA
GAZTE EGUNA
11:00 Puzgarriak
14:30 Gazte bazkaria
17:30 Elektrotxaranga herrian zehar
17:00 Indartsuak haurrentzako zirko ikuskizuna Aurrera plazan
Ondoren Txokolatada Aurrera plazan 19:00 Buruhandiak Joxe Arregi Plazan 22:45 Suzko zezena
23:00 Kontzertuak
MAD MUASEL DUPLA
IRAILAK 9, LARUNBATA
MOZORRO EGUNA
11:00 Umeen jolasak
12:00 Buruhandiak
12:30 Apar festa
14:00 Bernardaren herri bazkaria 16:00 Postre lehiaketa
17:00 Bingo musikatua
Ondoren Helduentzat jolasak
20:00 Dantzaldia Muxutruk erromeriarekin
22:00-00:00 Photocall-a
Mozorro lehiaketan parte hartzeko argazkia atera beharko da bertan. #Meloluzko
23:30 Muxutruk erromeria
00:15 Mozorro lehiaketako sari banaketa
Ondoren DJ ZigorDz
IRAILAK 10, IGANDEA
07:30 Diana
11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik
12:45 Herriko Bukalai Dantza Taldearen euskal dantza emanaldia
16:00 II. Xake eta XIII. Joxe Arregi Mus Txapelketak
16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Taldearen eskutik
19:30 Komedia showa Antton Telleria, Ana Goitia, Iker Plazaola eta Julen Portilloren eskutik
22:00 Kontzertua Andoni Ollokiegiren eskutik
Oharrak
- Errugbi topaketako, irailak 2ko, Hirugarren denborako bazkarirako tiketak, irailaren 1 arte egongo dira eskuragarri ohiko lekuetan.
- Irailak 2ko bertso-afariko afariko izen-ematea Udal Bulegoetan egongo da, abuztuaren 28a arte, 20€tan langileentzat, 15€tan jubilatuentzat eta 10€tan langabetuentzat, pertsona bakoitzak gehienez 4 izen-emate
egin ahal izango ditu. Izena ematea mugatua da.
- Marrazki lehiaketan parte hartu ahal izateko orriak banatuko dira astelehenean, irailak 4, haurren kroseko izen-ematearekin batera, 18:00etatik aurrera. Marrazkiak
irailaren 6an, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan Joxe Arregi plazan aurkeztu beharko dira.
- Kros mistoan izena ematea lasterketa baino ordubete lehenago izango da, dohainik.
- Herri afariko txartelak Atxulondo tabernan erosi ahal izango dira, irailaren 1era bitartean, 22€tan. Bi afari aukera egongo dira: arrunta edo beganoa; tiketa erostean aukeratu beharrekoa.
- Atxulondok eskaintzen duen herri- afariaz gain, beste gune bat egongo da afaria etxetik eraman nahi duenarentzat.
- Irailaren 9ko meza nagusia 12etan izango da.
- Gazte bazkarirako txartelak ohiko lekuetan egongo dira salgai irailak 3 arte, 12€tan. Platera eta mahai-tresnak bakoitzak eraman beharko ditu.
- Patata tortila lehiaketako osagaiak, sua eta tresnak bakoitzak ekarri beharko ditu.
- Herri bazkarirako mahai eta aulkiak erreserbatu ahal izateko ezinbestekoa izango da irailak 2a baino lehen izena ematea labur.eus/herribazkaria inprimakian edo udal bulegoetan
- Photocalla: Mozorro lehiaketan parte hartzeko nahitaezkoa izango da bertan argazki bat atera eta:
#Meloluzko traolarekin Facebook edo Instagramen partekatzea
Edo photocallean bertan ageri den telefono zenbakira bidaltzea
- Mus txapelketan parte hartu ahal izango dute 2006 urtean edo aurrez jaiotakoek.
- Xake txapelketa suizar erara jokatuko da. Ez dago adin mugarik eta maila guztietako pertsonek parte har dezakete.
- Gauero karpan afaltzeko gune librea egongo da.
- Festek irauten duten bitartean, ordutegi aldaketak izango dira hondakinen bilketan. Adi Udalak zabalduko duen bandoari.
- Festa Batzordeak ez du bere gain hartuko gerta daitezkeen istripuen ardura.