Comisión de Urbanismo

Korrika urtea da 2021a. Egoerak ez du baimentzen ohiko Korrika egiterik, baina Zizurkilen gogoan izango da euskararen aldeko ekimen erraldoia.

Bihar zen hastekoa Korrika, eta Zizurkilen, prest dago hura irudikatuko duen ekitaldia. Herriko euskara ikasleek prestatu duten mezua lekuko barruan sartuko dute, eta herriko eragile ezberdinek jasoko dute lekuko hori martxoaren 28ra arte.

Egun horretan, Korrikaren inguruko eta AEKren aldeko jaialdia egingo da Joxe Arregi plazan, 12:00etan hasita.

Zizurkilgo hianbat gaztek ekintzaile taldea osatu du azken hilabeteotan, eta joan zen larunbatean, lehen irteera antolatu zuten, Lehen Hezkuntzako gaztetxoei zuzendua.

Martxoaren 13an, larunbatean, Joxe Arregi plazatik abiatu ziren bizikletan, bidegorrian zehar, eta Asteasu aldeko sarreratik iritsi ziren museora. Museoa bisitatu zuten, Koldobika Jauregiren gidaritzapean, eta papera egiten ikasteko tailerraz gozatu zuten.

Gazte-ekintzaile taldeak bigarren irteera bat ere antolatuta dauka, martxoaren 27rako. MTB irteera izango da, Zizurkilgo plazatik Lasturrera. Komizarren geldialdia egingo dute 16:00etatik 18:00etara bitartean, bertan ginkana bat egiteko.

Zizurkilgo Udalak gutuna igorri dio Osasun Sailari, txertaketa egin ahal izateko herriko instalakuntza publikoak eskaintzeko.

Intxaur pilotalekua eta Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoia eskaini ditu Udalak eta horrekin batera, txertaketa kanpaina era koordinatuan garatzeko prestutasuna erakutsi du Udalak.

Teodoro Hernandorena kultur taldeko kideek bideoa osatu dute herriko hainbat baserri eta txokoren iragana eta oraina bilduz. Bostehun argazki inguru biltzen dituen bideoak, gure herria hobeto ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Mila esker Teodoro Hernandorena taldeari, Zizurkilgo ondarea azaleratu eta ezagutarazteko egiten ari diren ahaleginagatik.

Plazaetxeberri eraikinaren erabilera zehazteko prozesua abiatu zuen Herri Bizigune elkarteak duela bi urte eta erdi. Prozesu hori amaierara iristen ari da dagoeneko, eta ostegunerako pintxo tertulia deitu dute.

Joan zen astean antolatu zituzten elikagai bankuko sortak. Hiru hilez behin egiten dute banaketa, premia duten herriko familien artean eta aste honetan zehar egingo da martxoari dagokiona.

Oraingoan, gainera, San Millan eskolako kideek emandako musukoak eta gel hidroalkoholikoak ere jasoko dituzte familiek.

Caja Rural taldeko Marc Brustenga txirrindularia izan da lehena Zizurkilgo helmuga puntuan.Telco taldeko Miquel Valls izan da lasterketako beste protagonista nagusia. Ihes egin du ia lasterketaren hasieran, eta lasterketa-buruan izan da azken itzulira arte. Zizurkilgo Azken Portutik gorako igoera gogorrean abantaila murriztu dio Brustengak, eta Vallsek ezin izan dio eutsi. Helmuga puntuan, Brustenga izan da garaile.

175 txirrindularik hartu dute parte Aiztondo klasikoan. Asteasun ekin diote lanari, goizeko 10:00etan, eta ia lau orduko lana egin behar izan dute, euripean. Bailarako errepide bazterretan zaletuek txalo artean hartu dituzte txirrindulariak. Aurten, gainera, igoera berria zuten txirrindulariek. Zizurkilgo Azken Portu auzotik gora, hilerri aldera doan bideko malda gogorrek ikuskizun ederra eskaini diete zaletuei.

Lasterketa amaituta, Joxe Arregi plazan egin dute sari banaketa ekitaldia, udal ordezkariak bertan zirela.

Martxoaren 17an aurkeztu zuten Ombuaren itzala filma egiteko auzolan ekimena, Iriarte etxean. Bertan izan ziren Zizurkilgo Teodoro Hernandorena elkarteko kideak eta Patxi Bisquert, Eguzki Art ekoiztetxeko buru eta ekimenaren bultzatzaile nagusia.

Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren inguruko filma izango da Ombuaren itzala. Eguzki art ekoiztetxea dago ekimenaren atzean: "EGUZKI ART ZINEMAk urteak daramatza “Ombuaren Itzala” filma gauzatzeko ahaleginetan. Hainbat oztopo eta zailtasunen artean, aurrera doa proiektua, Pello Mari Otañok (bizitza eta obra), ahanzturatik aldenduz,  geure memoria kolektiboan txertaturik iraun dezan".

Herrigintzan oinarritu dute filmaren ekimena eta auzolanean lortu nahi dute filma egiteko beharrezkoa den dirua: "Herrigintzan sortzen eta loratzen baitira proiektu bizigarrienak, erakunde eta plataforma handien babesik gabe. Horrek eraman gaitu fila Euskal Herritik Argentinaraino zabaldu nahi dugun auzolanean kokatzera".

10 euroan salduko dituzte etorkizunean filma ikusteko sarrerak. Herriko puntu ezberdinetan jarriko dituzte salgai eta ahal bezain laster  zabalduko dute horren berri.

Bitartean, ekimenaren webgunearen bidez bideratu daiteke filma egiteko laguntza: https://pellomariotañoauzolana.eus/

Sinestuta gaude p

 

 

Proiektua aurrera atera daitekeela euskaldungoaren laguntzari esker. Horrela izan zen Otañoren garaian; berdintsu pasa den mendeko 60ko hamarkadan gertatutako berpizkunde kulturalean; eta halaxe jarraitzen dugu gaur egun ere. EGUZKI ART ZINEMAk urteak daramatza Ombuaren Itzala” filma gauzatzekoahaleginetan.Hainbatoztopoetazailtasunenartean, aurreradoaproiektua,PelloMariOtañok(bizitzaetaobra), ahanztura

Ertzaintzak ohartarazi du Android dispositiboetan malwarea hedatzeko beste kanpaina bat sortu dela

Telefono mugikorretara SMS masiboak igortzearekin erlazionatutako iruzurra da. Kasu honetan banku-troiarrak paketeriako Fedex enpresaren identitatea hartzen du ustezko pakete bat iritsiko dela jakinarazten duen SMS baten bidez. Paketeari jarraipena egiteko aplikazio bat jaitsi behar dela adierazten dute.

Deskargaren helbidea ez dago Play Storeren biltegira zuzenduta, ez eta Fedex enpresaren webgune ofizialera ere, baizik eta enpresarekin zerikusirik ez duen domeinu batera. Biktima esteka horretan sartzen bada, ustezko aplikazioa (berez banku-troiar bat dena) jaisteko jarraibideak dituen orri bat agertuko da.

Biltegi ofizial bat ez denez, Androideko segurtasun-sistemak hori instalatzearen arriskuez ohartaraziko du eta blokeatu egingo du.

Orri horretan berariaz adierazten da Androidek blokeatu egingo duela, baina jarraibide batzuk ematen ditu segurtasun-sistema hori desblokeatzeko. Horrela, adierazten du honako urratsak eman behar direla: ezarpenetara, aplikazio ezezagunak instalatzeko baimenera joan eta aukera hori aktibatu.

Aplikazioa instalatu ondoren, erabiltzaileari ia edozein ekintza (SMSak bidali eta jaso, argazkiak ikusi) egin ahal izateko baimena eskatzen dio.

 

Iruzurgileek telefono mugikorraren kontrol osoa hartzen dute

Aplikazio hau, lehenik eta behin, kontrol-zentroarekin konektatzen da jarraibide berriak jaisteko eta dispositiboko kontaktuen zerrenda eta telefonoan instalatutako bankuko aplikazioak bidaltzeko. Informazio horrekin, delitugileek ukitutako bankuetako orrialde pertsonalizatuak bidaltzen dituzte. Biktima bere bankuko aplikazioa erabiltzen saiatzen denean, troiarrak orri faltsua erakusten dio eta bere baimenez jabetzen da.

Aldi berean, mugikorrak SMSak bidaltzen dizkie telefonoan dauden kontaktu guztiei biktimak erakartzen jarraitzeko. Hauteman da 1.000 SMS baino gehiago ere bidali izan direla, eta, gainera, telefono-konpainiak, zerbitzu hori doakoa ez bada, fakturatu egingo ditu.

Biktimak aplikazioaz jabetzen direnean, ezin izaten dute erraz desinstalatu, eta zenbait kasutan dispositiboa fabrikako balioetara itzuli behar da.

Era horretako delituen biktima ez izateko, hainbat gomendio jarraitu behar dira:

  1. Ez jarraitu iristen zaizkigun linkak.
  2. Sartu aurretik, egiaztatu urls helbideak. Domeinua behar bezala erregistratuta izan behar dute.
  3. Ez jaitsi biltegi ofizialetan ez dagoen aplikaziorik.
  4. Baimendu aurretik, aztertu aplikazioen baimenak. Pentsatu ea beharrezkoa den joko batek deiak jasotzeko edo bidaltzeko, grabazioak egiteko edo galerian sartzeko baimenak izatea. Gehiegizko baimen horiek aditzera ematen dute aplikazioak ez duela adierazten duena bakarrik egiten, baizik eta, horrez gainera, informazioa biltzeko ezkutuko prozesuak ere izango dituela.
  5. Dispositiboa kutsatu bada, telefono-konpainiara deitu SMSak desaktiba ditzan, era horretara horiek hedatzea eta fakturatzea eragozteko.
  6. Troiarra ezin bada desinstalatu, dispositiboa fabrikako balioetara itzuli.
  7. Datuak kutsatu aurreko segurtasun-kopia batetik instalatu berriz. Gomendagarria da segurtasun-kopiak aktibatuta izatea, hondamenen bat gertatzen bada daturik garrantzitsuenak lehenera daitezen.

Aiztondo Klasikaren XVII. edizioa ospatuko da igandean. Afizionatu mailako txirrindulariak gure bailaran barrena ibiliko dira 146 kilometroko ibilbidea bete arte. 10:00etan aterako dira lasterkariak Asteasutik, eta eguerdian amaituko dituzte lanak, Zizurkilgo helmuga zeharkatuta. Patxi Alkorta zenaren omenezkoa da Aiztondoko Klasika eta aurten bere herrian izango da helmuga, Zizurkilgo Erniobidean.

Aiztondoko Udalek eta elkarteek bideratzen dituzte antolaketa lanak eta egunean bertan, ehun lagun baino gehiago da lanean, auzolanean. Maila handiko txirridulariak pasa dira Aiztondoko klasikatik eta aurten ere txirrindulari gazteen jardunarekin gozatzeko aukera izango da eskualdean.

10:00etan hasiko da lasterketa, eta hainbat itzuli egingo dituzte eskualdean barrena. Beraz, errepidean mozketak egingo dituzte tarteka. Autoa hartzeko premia izanez gero, komeni da hori kontuan hartzea.

Bestalde, lasterketa etxetik jarraitzeko deia ere egin dute antolatzaileek, errepide bazterretan jende asko pilatu ez dadin.

Aiztondoko klasikaren inguruko xehetasunak biltzen dituen webgunea sortu berri dute antolatzaileek. Ibilbidea, parte-hartzaileak, historia eta beste hainbat datu ezagutu nahi izanez gero, hauxe lotura: https://aiztondoklasika.eus/

«InicioPrev41424344454647484950PróximoFin»
Página 41 de 155

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.